[ Gus Jiménez ]
iritsi berria naiz, lanetik. menestra ta kiwi bat ta esnea gailetekin ta orain idatzi xumea zuri ta ohera. ohea baino lehenago hortzak daude eta hortzak eta gero orain bai ohea. ohean zer dagoen? ohean zu zaude eta mark dago eta ander eta araia ere, batzutan nagore bueltan etortzen da eta edurnek irrifarre egiten dit, eta toki zeharo ezkututik agerian batzutan gaiztakeriak egiten dizkidaten pertsona zitalak ere badaude. ohean herioa dago, herioa eta ni eta bizitzaren norantzak; bide guztiak batzen direneko lekua da ohea, 98ko uda ere egoten da eta txikitako balkoia, lazkaoko hura: nire ohea balkoi bihurtu nahiko nuke: batzutan bihurtzen da: dutxatik irten berria, 10 urte, amak afaria prestatzen du, zai egon beharko duzue, eta orduan dutxatik aterata eta afaltzeko itxaroten ari naizela balkoira irtetzen naiz; zorua epela dago, piyama motza jantzita daukat, horregatik balkoian esertzen naizenean, hankak luze jarrita, epeltasun goxo leuna sentitzen dut, harri pulituen leuntasun epel goxoa, eta eguzkia olaberria aldeko mendien atzean izkutatzen ari da, ez dut ikusten baino zerua odoletan egoteak eguzkia salatzen du, eta zorua eta piyama eta eguzkia eta dutxa eta lasaitasuna eta bizitza epela eta zoriona,
non da zoriona?
batzutan ohean antzekorik izaten da, baino zaila litzateke ohea gainean dudala kaletik ibiltzea.
Deja una respuesta